/ Aktualitatea / Diversidad / Jabetze Eskolak 16 jarduera eskainiko ditu, udaberrian
Tolosako Jabetze Eskolaren udaberriko programak 16 jarduera eskainiko ditu, horietako bost, jatorri anitzeko emakumeentzako Guretzako gunearen barruan daudenak, Tolosaldea Garatzeneko Aniztasun sailak antolatuta.
Askotariko gaiak eta berdintasunaren bidea lantzeko tresna berrien aukera zabala biltzen ditu: liburu berrien solasaldiak; emakumeen autoestimu eta erresilientzia desberdintasunei aurre egiteko jarduerak; kontzientziaren eta gorputzaren mugimenduaren bidez osasuna zaintzeko ekintzak; xilografian, pinturan eta argazkigintzan errebindikazio-sorkuntzak jorratzeko ikastaroak; batukada feministaren danbor-hotsak; haurtzaroko sexu-indarkerian sakontzeko aukera; emakume migratzaileentzako informazioa ikasketen homologazioari buruz eta zaintza profesionalaren arloan lan egiteko; sendabelar eta xaboi naturalen tailerrak autonomia eta praktika ekologikoak garatzeko…
Jarduera horietan gai, ikuspegi, liburu, ikasketa, esperientzia, tresna, erritmo, gogoeta eta erronka
berriak landuko dira, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde lanean jarraitzeko bizitza
pertsonalean, kolektiboan, sozialean eta politikoan.
Jarduera guztiak aurrez-aurrekoak izango dira. Beharrezkoa balego edukierak eta osasun eta segurtasun
neurriak mantenduko dira. Osasun egoeraren arabera, saio batzuk modu birtualean egiteko aukera egongo litzateke. Jarduera guztietan parte hartzeko aurrez izena eman beharra dago. Ekintzetan parte hartzeko izen ematea online izango da.
Izena ematerakoan zalantzarik izanez gero edo laguntza behar izanez gero 943 67 03 83 telefonora deitu daiteke, edo berdintasuna@tolosa.eus helbidera mezu bat bidali. Izena eman ondoren, Kultur Etxean ordaindu ahalko da matrikula, kreditu-txartelaren bidez, ordutegi honetan: goizez, 10:00-13:00; arratsaldez, 16:00-20:00.
“Guretzako” gunearekin harremanetan jartzeko, idatzi migrazioa@tolosaldea.eus helbidera edo deitu
646057080 zenbakira.
“YO, VIEJA” LIBURUAREN AURKEZPEN-SOLASALDIA Anna Freixas Mertxe Trancherekin hizketan Saio bat. Martxoak 23. |
EMAKUMEEN ERRESILIENTZIA-BIDEAK ERAIKITZEN Pepa Bojó Ballester 8 saio. Martxoak 28-Maiatzak 30 |
GORPUTZ-KONTZIENTZIA GURE OSASUNERAKO ETA AUTOZAINKETARAKO Kontxi Lopez Soria 4 saio. Martxoak 29; apirilak 5, 26; Maiatzak 3 |
XILOGRAFIA TAILERRA: SORMENA ETA ALDARRIKAPENAK Oihana Ugarte Iriarte 7 saio. Martxoak 29; apirilak 5, 26; maiatzak 3, 10, 17, 24 |
ARGAZKILARITZA DOKUMENTALA BEGIRADA FEMINISTETATIK Ura Iturralde Larrañaga 8 saio. Marxoak 30; Apirilak 6, 27; Maiatzak 4, 11, 18, 25 |
EUSKAL EMAKUME IDAZLEEN IRAKURKETA FEMINISTA Beatriz Rubio Perales 3 saio. Martxoak 31: apirilak 28; maiatzak 26 |
BATUKADA FEMINISTA Ainara Sarasketa Alberdi 10 saio. Apirilak 5, maiatzak 3, 17, 31; ekainak 14 eta irteera |
MUNDUKO EMAKUMEEN LITERATURA Mertxe Tranche Iparraguirre 3 saio. Apirilak 13; maiatzak 11; ekainak 1 |
GORPUTZ-KONTZIENTZIATIK MUGIMENDU ASKERA Maider Oiartzabal Ziganda 2 saio. Apirilak 27; maiatzak 4 |
HURBILKETA POLITIKOA HAURTZAROKO SEXU-ABUSUETARA Sussanna Minguell Alonso 5 saio. Apirilak 28; maiatzak 5, 12, 19, 26 |
EMAKUME MARGOLARIAK ITZALEAN: PIZTU DITZAGUN ARGIAK! Leire Markinez Calvo 5 saio. Maiatzak 4, 11, 18, 25; Ekainak 1 |
GURETZAKO Jatorri anitzeko emakumeentzako gunea |
“MUNDUKO EMAKUMEAK” NARRAZIO MUSIKATUAAmeli eta Xirrikituen jostunek Saio bat. Apirilak 25 |
NIK ERE BADITUT IKASKETAK. NOLA HOMOLOGATU? Katia Reimberg (Bidez Bide Elkartea) Saio bat. Maiatzak 6 |
XABOI NATURALAK EGITEN IKASTEKO TAILERRA Bidatz Sasiain Saio bat. Maiatzak 7 |
“IKASI ZAINTZEKO” KANPAINA Soraya Ronquillo (Bidez Bide Elkartea) Saio bat. Ekainak 3 |
SENDABELARREN TAILERRA Bidatz Sasiain 2 saio. Ekainak 4 eta 11 |