/ Aktualitatea / Diversidad / Jatorri ezberdineko emakumeen errealitateetan sakontzeko bost hitzordu, Tolosako Jabetze Eskolaren barruan
Emakumeen jabetzea eta parte hartze soziopolitikoa sendotzea helburu duen Tolosako Jabetze Eskolak aurkeztu berri du udazken eta negurako egitaraua. Urriaren 6tik martxoaren 10era, 22 jarduera izango dira: tailerrak, ikastaroak, emanaldiak edo hitzaldiak.
Hitzordu horien barruan da ‘Guretzako’ gunea, jatorri ezberdinetako emakumeen aisialdi, laguntza eta elkartasun espazioa. Bost ekintza prestatu dituzte gune horretarako Tolosako Udaleko Berdintasun Sailak eta Tolosaldea Garatzeneko Aniztasun Sailak, elkarlanean:
Flamenko ikastaroa
Askoa Etxebarrieta Lasheras ‘La Pulga’-rekin.
Urriak 8, 22, 29; Azaroak 5 (18:00-20:00, Tolosako Kultur Etxean).
Euskaraz eta gazteleraz
Doakoa (izena eman behar da)
Tailer praktikoa: enpatia-zirkulua zaintzen diren/duten emakumeentzat
Elena Egiguren eta Leire Inzarekin (ERALDA)
Urriak 10, larunbata (16:30-18:30, Tolosako Kultur Etxean).
Euskaraz eta gazteleraz
Doakoa (izena eman behar da)
Hitzaldia: Migratzen dugunean atzean uzten duguna
Norma Vázquez Garciarekin
Urriak 24, larunbata (16:30-18:30, Tolosako Kultur Etxean)
Gazteleraz
Doakoa (izena eman behar da)
Hitzaldia: Atzerritarrei buruzko legearen eragina emakume migratzaileen bizitzan
SOS Arrazakeriaren eskutik
Azaroak 6, asteazkena (18:00-20:00, Tolosako Kultur Etxean)
Gazteleraz
Doakoa (izena eman behar da)
Hitzaldi-tailerra: Urrutiko amatasuna
Norma Vázquez Garciarekin
Azaroak 14, larunbata (16:30-18:30, Tolosako Kultur Etxean)
Gazteleraz
Doakoa (izena eman behar da)
“Guretzako” guneko hitzordu hauetan parte hartzeko 646 057 080 telefonora deitu edo migrazioa@tolosaldea.eus helbidera mezu bat bidali beharko da.
Jabetze Eskolako gainerako jardueretan izena-emateko, edo informazio gehiago eskuratzeko, 943 67 03 83 telefonora deitu edo berdintasuna@tolosa.eus helbidera idatzi daiteke.