/ Aktualitatea / Empresa / Eusko Jaurlaritzak enpresa txiki eta ertainentzako 2021 laguntza Plana aurkeztuko du Tolosan
Datorren maiatzaren 6an, Tolosaldeko enpresek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren ETEentzako 2021eko Laguntza Plana bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute. Plan horrek 68 programa biltzen ditu, 433 milioi euroko aurrekontuarekin. Programa horien helburua ekonomia suspertzea eta kalitatezko enplegua sortzea da, bereziki Euskadiko garapen jasangarriari erreparatuta.
Tolosaldeako Garapen Agentziarekin lankidetzan, aurkezpena presentziala izango da eta Lehiberri Zentroan egingo da, goizeko 09:30etik 11:30era. Honako hauek hartuko dute parte: Aitor Urzelai, SPRI taldeko zuzendari nagusia; Leyre Madariaga, Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendaria; Mikel Amundarain, Industria eta Trantsizio Energetikoko zuzendaria; Ainhoa Ondarzabal, BTI-Nazioartekotzeko Euskal Agentziako sailburua; IƱigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaria; Alex Boto, IHOBEko zuzendaria; eta Javier Plasencia, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak, dagozkien programetako xehetasunak emango dituzte eta, horrela, enpresek eurenberen beharretara hobekien egokitzen dena aurkitu ahal izan ditzaten.
Izena eman
Laguntza-lerro berriak
Laguntzek euskal enpresa-sarearen modernizazioa eta lehiakortasuna bultzatu nahi dute, eta, nahiz eta euskal enpresa txiki eta ertainek horietako asko ezagutzen dituzten, badira alderdi berritzaile eta aipagarriak ere. Adibidez: Azpitek laguntza berriak ikerketarako ekipamendua eskuratzeko eta eguneratzeko; reshoring eta dibertsifikazio programa berriak; nazioartekotzeko bekak berraktibatu eta handitzea; tokiko produktua garatu eta bultzatzeko laguntzak edo ingurumen eta jasangarritasun proiektuetarako laguntzak, bai eta ekonomia zirkularreko eta bioekonomiako laguntzak ere, klima-aldaketaren ondorioei erantzuteko.
Helburuetako bat pandemiaren ondorioak jasaten ari diren enpresei laguntzea bada ere, laguntza horien funtzio nagusia sortzen ari diren aukera berriak aprobetxatzeko gai diren proiektuak bultzatzea da; beraz, 433 milioi eurotik gora horietatik, laguntzen aurrekontuaren % 40 I+G+b programetara bideratuko da. Eraldaketa digitaleko, ekintzailetzako, industria-garapeneko, nazioartekotzeko, ekonomia zirkularreko, trantsizio energetikoko edo elikagaien industriako proiektuak ere bultzatuko dira, besteak beste.