/ Aktualitatea / Turismo / ‘Jomuga seguru’ gisa identifikatzen lagunduko dien zigilua eskuratu ahal izango dute turismo establezimenduek
Tolosaldea Garatzeneko Turismo Sailak, Basquetour turismoaren euskal agentziarekin elkarlanean, hainbat ziurtagiri eta programa jarri ditu martxan, eskualdeko enpresentzat.
Tolosaldeko turismo establezimenduek “Jomuga Segurua” zigilua lortzeko aukera izango dute, SARS-CoV-2 koronabirusaren kutsatze arriskua murrizteko neurriak hartu dituztela bermatzeko. Zigilua doakoa da, eta Tolosaldea Garatzenen laguntza jasoko dute, beti ere, Euskadiko Kode Etikoaren konpromisoekin bat eginez gero.
EZAGUTU KODE ETIKOAEspainiar estatuko 1.500 enpresa inguruk dute zigilu hau gaur egun eta enpresa bakoitzari neurriak modu egokian ezartzen laguntzeaz gain, bezeroari establezimendua leku seguru gisa identifikatzen laguntzen dio.
Zigilua lortzeko, bisita batean establezimenduak martxan jarritako segurtasun protokoloa aztertu, autoebaluaketa batekin egiaztatu eta online ebaluaketa bat egingo da, ekainaren bukaeran.
Izena emateko baldintza: Tolosaldeko turismo enpresa bat izatea (alojamendua, zerbitzua, ostalaritza…).
Izen emateko azken eguna: Ekainak 3
Prozesua: Tolosaldea Garatzeneko turismo teknikarien laguntzarekin, bisita batean establezimenduak martxan jarritako segurtasun protokoloa rebisatu, autoebaluaketa batekin egiaztatu eta online ebaluaketa bat pasako da ekainaren bukaeran.
Prezioa: Doakoa
Bermatzen duen organoa: Turespaña
Indarraldia: 2 urte, urteroko berrikuspenarekin.
Harremanetarako: garmendia@tolosaldea.eus