/ Aktualitatea / Oficina de consumo / Kontsumitzaileen Eskubideen Nazioarteko Eguna
2.021ekoa egun berezia izango da, Covid-19a eragin duen SARs-CoV-2aren agerpenaren ondorioz gure bizitzako eremu guztietan ezarritako aparteko neurriak ezartzen hasi zirenetik urtebete igaro baita.
Gainerako alorretan bezala, Kontsumitzaileen Eskubideen alorrean ere eragin zuzena izan du pandemiak. Aurrekaririk gabeko kezka eta arazoak sortu ditu: itxierak, ezeztapenak, etenak, bete gabeko konpromisoak eta bete ezin direnak, araudia aldaketak…
Kontsumo arloko beste krisi batzuek ez bezala, honakoa ez da izan sektore edo jarduera ekonomiko jakin bati lotutakoa. Kasu honetan, biztanleria osoa kaltetu du, eta ia sektore ekonomiko guztiek sortu dituzte kontsumo-arazoak, kasu askotan errudunik izan gabe. Baina egon badaude kaltetu asko, ikusi dutenak ondasun eta zerbitzu gisa ordaindutakoa linbo batean geratzen dela, ez dutelako ez prestaziorik ez diruaren itzulketarik jasotzen.
Zentzu horretan, Tolosaldeko KIUBak zerbitzu handia ematen jarraitu du; bere jarduera esponentzialki hazi da, eta Doako Zerbitzu Publikoa izanik, erreferente bihurtu, arlo teknikoan nahiz pertsonalean erakutsitako gaitasunei esker.
Tolosaldeko KIUBa izan da eskualdeko herritar askorentzat, haien eskubideak ezagutzeko eta behar diren doako orientazioa eta bitartekaritza jasotzeko erakunde erreferentea. Etengabeko aldaketa jasaten ari den ingurune juridiko batean, kontraesanak eta nahasmena sortu dira. Bide horretan, KIUBetako langileek aurrekaririk gabeko ahalegina egin dute, kasu horiek argitzen laguntzeko.
Etorkizunari ilusioz begiratuta, ospa dezagun egun hau, kontsumitzaileek KIUBak beren eskubideak defendatzeko duten konfiantzagatik, KIUBak kontsumo-politiken ardatz bihurtuko direlakoan ‒herritarrengandik hurbil daudelako‒ eta, etorkizun hurbilean, haien arbitraje-ahalmena onartuko delakoan, publikoak, objektiboak eta independenteak baitira.