/ Aktualitatea / Empresa / LEHIBERRI EGUNA
Lehiberri Eguna ospatu genuen azaroak 23an.
Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren bilakaera eta aurreikuspenak ezagutzeko aukera izan genuen Joseba Madariagaren eskutik.
Ondoren, talentuaren kudeaketari buruzko mahai ingurua izan genuen eskualdeko lau enpresekin: Bidegain, Casa Eceiza, Kimua Group eta Omicron Machining & Lapping.
Mahai inguru honetan, enpleguaren inguruko hausnarketa egin genuen gaur egungo egoera eta etorkizuneko erronkak aztertuz. Enpresa bakoitzak egoeran honi nola aurre egin eta zuzenean nola eragiten dieten ikasteko gogoeta izan genuen.
Bukatzeko networking espazio bat izan genuen enpresen arteko harremana sustatzeko, lankidetza aukerak sortzeko eta enpresak bata bestearengandik gertuago sentitzeko.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu bertaratu zineten guztioi