/ Aktualitatea / Empresa / Eskualdeko enpresa ezberdinek Tolosaldea Garatzenekin elkarlanean egindako lanarengatik aitortzak jaso dituzte
Lehiberri Eguna ospatu genuen azaroak 21ean.
2024ko Lehiberri Egunak aipagarriak izan diren hainbat alderdi eduki ditu. Gipuzkoako Bazkundeak hurrengo urtera begira enpresek izan ditzaketen espektatiben inguruko azterketa burutu du, hainbat enpresek aitortza ezberdinak jaso dituzte eta harremanak sendotzeko espazio bat antolatu da.
Lehiberri Egunaren lehenengo zatian Gipuzkoako Bazkundea izan dugu gonbidatutzat. Gipuzkoako enpresen egoera eta espektatiba ekonomikoen inguruko azterketaren aurkezpena egin du. Azterketa hau Bazkundeak enpresa multzo baten artean zabaldutako galdetegi batean jasotako emaitzetan oinarritzen da. Azterketa hau egiteko 400 enpresa inguruko lagina erabili da.
Azterketa honen arabera, 2025 urteari begira enpresek euren salmenta eta fakturazio mailak mantentzeko aurreikuspena egin dute orokorrean. Salbuespenak salbuespen, industria, eraikuntza, merkataritza eta zerbitzu sektoreetako enpresen perspektibak positiboak dira etorkizunera begira.
Eskualdeko enpresa ezberdinei aitortzak emateko aukera ere izan dugu. Aitortza hauek arlo ezberdinetan eman dira eta irizpide moduan enpresek Tolosaldea Garatzenekin aurrera eramandako proiektu eta ekimen ezberdinak erabili dira.
Aitortzak horrela gelditu dira:
Berrikuntzaren lanketa Irudek 2000
Talentuaren kudeaketa Lemu Group
Ekintzailetza proiektu berritzailea Skanak
Enpresa ibilbidea Industrial Borobil
Horretaz gain, Lehiberri Forora harrera eman zaie bi kide berriei. Mecanizados Harri eta Lanval enpresak izan dira ongi etorria jaso dutenak. 68 enpresa dira jada Lehiberri Foroko kide.
Ekitaldiarekin amaitzeko, bertaratutakoek elkarren arteko harremana indartu eta lankidetza sustatzeko espazioa izan dute giro informalago batean.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu bertaratu zareten guztioi