/ Aktualitatea / Empresa / Metalmekanika sektorea elkartuta, etorkizuneko kolaborazio aukerak aztertzeko
AFMEC, Asociación Española del Mecanizado y la Transformación Metalmecánica, eta Tolosaldea Garatzenek elkarlanean antolatuta, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta, mekanizazio eta metal mekanika eraldaketa sektoreko enpresa txiki eta ertainak bildu dira Tolosan.
Etorkizunera begirako kolaborazio aukerak aztertzea zen saioaren helburua. Bitan banatu zen jardunaldia:
Lehenengoan, elkarlanaren garrantzia eta onurak aztertu zituzten. Horretarako, konfiantza, trasparentzia eta aurredisposizioa ezinbestekotzat jo dituzte.
Bigarrenean, berriz, talde txikitan banatu, eta elkarren artean ezagutzeko aukera izan zuten, bakoitzaren behar eta interesak azalduz.
Hauxek lankidetzarako oinarriak baino ez dira. Izan ere, enpresek euren artean harremanetan jarraituko dute, eta elkarlanerako izan daitezkeen aukera ezberdinak aztertuko dituzte.
Saioan parte hartu ez, baina elkarlanerako interesa duen metalmekanika sektoreko enpresarik balego, honako formularioa bete, eta interesaren berri emango zaio AFMEC-i.
No Fields Found.