/ Aktualitatea / Energia Bulegoa / Negu honetan, ez gelditu bono sozialik gabe!
Jakina da azken urteetan elektrizitateari eta gasari lotutako fakturek izandako gorakada eta horrek kalteberak diren sektoreetan eragin dituen arazoak. Halako egoerei aurre egiten laguntzeko asmoz, Tolosaldea Garatzenek energia-bulegoa abiarazi zuen duela urte bete. Tolosaldea eskualdeko energia-bulegoaren helburuen artean dago kultura energetiko berri bat herritarren artean zabaltzea eta horretarako beharrezkoa da lehenik eta behin herritarrak ondo informatuta egotea eta informazio hori ahalik eta gardenena izatea. Herritarra ondo informatuta egotea ezinbesteko urratsa baita ondoren erabaki egokiak hartu ahal izateko.
Ildo honetan, Tolosaldea Garatzenek beharrezkoa ikusi du familia zaurgarrienei zuzendutako kanpaina bat abiaraztea eta kanpaina horretan energia-gastuei aurre egiteko bonu sozialaren berri ematea. Gaur egun, eta 2024ko ekainaren 30 arte, kontsumitzaile zaurgarriei zuzendutako laguntza %25etik %65ra igo da eta oso zaurgarrien kasuan, %40tik %80ra igo da.
Kanpaina honen bidez bonu elektrikoari eta bonu termikoari buruzko informazioa zabalduko du eskualdeko garapen agentziak eta horretarako honako baliabideak erabiliko ditu:
Edonola ere, euskarri horietan agertzen den informazioaren inguruko zalantzak dituzten herritarrei edo etxean energia aurrezteko, eraginkortasun handitzeko eta energia berriztagarrien alde egiteko bidean aurrerapausoak ematen jarraitu nahi duen orori energia-bulegoaren web-orria bisitatzeko gonbitea luzatu nahi diegu: https://www.tolosaldeagaratzen.eus/energia-bulegoa/