/ Aktualitatea / Empresa / Foro Lehiberri / Nola aplikatu ekonomia zirkularra nire enpresan?
Ekonomia zirkularra baliabide materialen aprobetxamenduan eta lehengaien aurrezpenean oinarritutako estrategia bat da, negozio-eredu berritzaileetatik abiatuta.
Data: azaroak 19Ordutegia: 10:00etatik 12:00etaraLekua: aurrez aurrekoa (Lehiberri Zentroa)* Bertaratutakoen osasuna bermatzeko segurtasun-neurri guztiak hartuko dira.Tailer didaktiko eta parte-hartzailea, ekonomia zirkularra zer den jakiteko, egungo joerak identifikatzeko eta negozio-eredu berrietan errepika daitezkeen esperientziak aztertzeko. Dinamika bat egingo da, eta bertan, parte-hartzaileek gerora eraman ahal izango dituzten mihiseak landuko ditugu (kanba motakoak), beren enpresan/proiektuan aplikatzeko.
Datak: azaroaren 26a, abenduaren 3a eta parte-hartzaile bakoitzeko saio pertsonalizatu bat adosteke.Ordutegia: 10:30etik 13:30eraIraupena: 9 ordu. Hiru orduko hiru saio.Lekua: aurrez aurrekoa (Lehiberri Zentroa)* Bertaratutakoen osasuna bermatzeko segurtasun-neurri guztiak hartuko dira.Ulermena bermatzeko adibideez jositako zati teoriko bat eta beste zati praktiko bat konbinatuko dira, adibideak ulertzeko eta enpresetan nola aplikatzen diren ikusi ahal izateko. Gainera, enpresa industrialak ere izango dira, beren esperientzia zirkularra bertatik bertara konta diezaguten.
1. Jardunaldia: ulermena
2. jardunaldia: ekintza
3. jardunaldia: laguntza-saio pertsonalizatuaEgindako lana aztertzea. Ahuleziak eta indarguneak. Zalantzak argitzea. Online saio pertsonalizatua enpresa parte-hartzaile bakoitzarentzat.Ikastaroa Aitor San Francisco Lasa ingeniari industrial, eta ekodiseinuan eta ekonomia zirkularrean espezializatutako doktoregaiak, eta Dawamoru Fernandez Urdangarin ekonomia zirkularreko aholkulari seniorrak emango dute.
Tailerrean eta ikastaroan izena emateko, formulario hau bete beharko da azaroaren 17a baino lehen.