2018ko martxoaren 9ko 9/2017 Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen arabera, kontratazio-organoek Interneten bidez soil-soilik zabalduko dute kontratatzailearen profila. Bertan topatu ahal izango da informazio eta dokumentazio publiko guztia.
Tolosaldea Garatzeneko kontratatzailearen profila Kontratazio Publikoa Euskadin izeneko plataforman dago jasota.
2022ko abenduaren 12tik TOLOSALDEA GARATZEN SA elkartea, Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona eta Zizurkilgo udalerrien Bitarteko Propioa da.
Jarraian ikusi ahal izango dituzu Tolosaldea Garatzenen barruko lan-eskaintzak, edota lan eskaintza publikoko deialdiak, eta horien inguruko xehetasunak eta dokumentazioa.
Tolosaldea Garatzen,S.A.n Kontabilitate Teknikari lanpostu bat lan-kontratudun langile finko bihurtzeko hautaketa-prozesua (GAO 2024-10-09)
Interesa dutenek honela aurkeztu ahal izango dute beren hautagaitza:
Tolosaldea Garatzen, S.A.n enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Abenduaren 28ko 20/2021 legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritako aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesua: Administrazio Kontseiluaren erabakia, Tolosaldea Garatzen S.A. enpresako lan-kontratuko langile finkoak izendatzeari buruzkoa.
1 TXANDA (EAO 2023/08/10)
Tolosaldea Garatzen, S.A.n enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Abenduaren 28ko 20/2021 legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritako aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesua: Administrazio Kontseiluaren erabakia, Tolosaldea Garatzen SA enpresako lan-kontratuko langile finkoak izendatzeari buruzkoa.