Tolosaldea Saretzen proiektu estrategikoak definitzeko eta garatzeko osatutako eskualdeko eragile publiko eta pribatuen plataforma da.
Txosten honetan biltzen dira datozen urteotan eskualdean egin nahi duguna.
Agiria ikusiEskualdearen diagnositik abiatuta finkatu ziren plan estrategikoaren lerro nagusiak.
Agiria ikusiGenero, jatorri eta baldintza soziala dela-eta inor diskriminatuko ez den eskualde kultu, ireki eta tolerantea nahi dugu.
Elkarlana oinarri izanda, modu kolektiboan enpresa, gizarte eta kultura arloan proiektu berriak eraiki nahi ditugu.
Eskualdeko pertsona, eremu, baserri edota enpresa guztiek, interneterako sarbidea izateko duten eskubidea bermatu nahi dugu.
Komunitate erabat euskalduna eraikitzeko, eskualdeko bizitza ekonomiko eta sozialeko esfera guztietara zabalduko dugu euskara.
Herrigune eta industria-guneen bihotzetara eraman nahi dugu natura, biodibertsitatea leheneratuz.
Pixkanaka ibigailu pribatua erabiltzeari utzi nahi diogu, garraio kolektibo eraginkorra eskaini eta espazio publikoak egokituz.
Hirietako eta industriako hondakinak gaika biltzea erraztuko duten baliabide teknikoak jarri nahi ditugu.
Eraikin publiko, auzo, saltoki eta fabrikak energia-eraginkortasun gurenera eta energia berriztagarriak sortzera bildu nahi ditugu.
Ingurumenarekin beste era bateko harremanean oinarritutako kultura ezartzera animatu nahi ditugu enpresak eta saltokiak.
Enpresa, kultura eta gizarte arloko ekimen berriak sortzea nahi dugu, ekintzaileak aintzat hartuz.
Enpresetan talentua, sormena eta berrikuntza sustatu nahi ditugu, 4.0 industria eredua eskualdeko sarean garatzeko.
Nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzaren profesionalizazioa eta modernizazioa bultzatu nahi ditugu, baserria leku erakargarri bihurtuz.