/ Proiektuak / Energia Bulegoa / Energia alorreko diru-laguntzak Tolosaldean
Faktura elektrikoan baldintza batzuk betetzen dituzten herritarrei aplikatzen zaien deskontu bat da.
Bi dira bete beharreko gutxieneko baldintzak:
Zure erreferentziako merkaturatzailari telefonoz, posta elektronikoz, posta arruntez edo faxez eska diezaiokezu. Bonu sozialak bi urteko balioa du, epe hori igaro ondoren kontsumitzaileak hura berritzeko eskatu beharko dio merkaturatzaileari.
Informazio gehiagoGobernuak sustatutako laguntza bat da, zaurgarritasun egoeran dauden herritarrei, etxebizitzen berokuntzarako eta ur beroaren gastuak konpentsatzeko, erabilitako energia-iturria edozein dela ere. Bonu sozial elektrikoarekin osagarria da. Laguntza ekonomiko aldakorra da, kontsumitzailearen eta eremu klimatikoaren ezaugarrien araberakoa. Kasu honetan, Tolosaldekoa.
Bonu sozial termikoa ez da eskatu behar, bonu sozial elektrikoaren onuradunei zuzenean ematen zaie.
Banku-transferentzia baten bidez, argiaren faktura helbideratuta dagoen banku-kontuan, urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan. Faktura helbideratuta ez baduzu, jakinarazpen bat bidaliko zaizu laguntza jasotzeko bankuko kontua eskatzen.
Aldizkako prestazio ekonomikoa da, gizarteratzeko edota laneratzeko, nahiz oinarrizko premiei lotutako gastuak estaltzeko, pertsonek diru-sarrera nahikorik ez dutenean.
Informazio gehiagoAldizkakoa ez den prestazio ekonomikoa da. Gastu zehatz, arrunt edo apartekoei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonei zuzendua, bazterkeria egoerak saihesteko edo arintzeko. Alorretako bat energia-gastuei dagokiena da (hornidura elektrikoa, gasa eta etxeko erabilerarako beste erregai batzuk), urtean gehienez 900 eurorainoko laguntzarekin.
Informazio gehiagoHauek dira energiaren arloan diruz lagun daitezkeen jarduerak
EEEren laguntza-programa: Etxetresna Elektrikoen Renove Plana.
Momentu honetan ez dago deialdi irekirik.
Energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa (eskaera egiteko epea: 21/11/11 - 23/12/31):
Eskaera egiteko epea: 21/10/31ra arte edo aurrekontua agortu arte.
Laguntzen zenbatekoak pertsona fisikoa, autonomoa edo enpresaren izaeraren araberakoak dira. Eskaera egiteko epea: 21/09/28-23/12/31.
Une honetan ez dago deialdi irekirik.