/ Proiektuak / Energia Bulegoa / Energia Etxean / Eguzki-energia termikoa
Beroa lortzeko eguzkiaren energia baliatzen duen sistema da. Uhin elektromagnetikoen bidez garraiatzen den beroa xurgatzen dute materialek, gero berokuntzarako gordetzeko. Energia iturri berriztagarria da, agortezina.
Eguzkiaren uhinek, eguzki-panelean jotzean, hauen barnean dauden hodiak berotzen dituzte. Hodi horiek anti-izoztaile bat garraiatzen dute trukatzaile batera. Behin trukatzailean, anti-izoztailea duten hodiek beroa isurtzen diete ura garraiatzen duten hodiei. Ura biltegi batera eramaten da, erabilia izan dadin.
Normalean etxeko edo igerilekuetako ura berotzeko erabiltzen da. 1.8 eta 2.1 m² arteko tamaina izan ohi du, eta 150 eta 200 litro bitarteko biltegi termiko batera konektatuta izaten da.
Azalera txikiagoko panelak badira ere, 100 eta 300ºC arteko tenperaturak lortzeko baliatzen da. Biltzaile zilindriko parabolikoak erabiltzen dira beroa xurgatu eta ispilu islatzaileen bidez hodiak berotzeko.
300ºC-tik gorako tenperaturak lortzen dira, 2000ºC-ra arte. Kasu horietan dorre batean biltzen da erradiazioa, barnean lurruna sortuz. Lurrun horrek turbina bat jartzen du martxan, elektrizitatea sortuz.
2006. urteaz geroztik, eraikin berriak edo instalazio termikoa barne hartzen duen birgaitze baten pean dauden eraikin guztiak behartuta daude, legez, eguzki-kolektore termikoak instalatzera, etxeko ur beroaren beharrak asetzeko. Urrats hauek jarraitzea komeni da.
Kolektoreak instalatuko dituzun lekuaren ezaugarriak ezagutzeko egin beharko duzu, xurgatutako energia maximoa kalkulatzeko eta errentagarritasuna neurtzeko. Obrak behar ote diren ikusi, jarri beharreko plaka motak zehaztu, gutxi gorabeherako aurrezpena kalkulatu eta aurrekontu bat prestatuko dizute, horren arabera.
Udalek hobariak eskaintzen dituzte horrelako instalazioak dituzten obretarako, informa zaitez gure bulegoan eta aprobetxatu abantaila horiek. [Harremanetara botoia]
Enpresa espezializatu baten eskutik egin mantentze-lanak (normalean, instalazioa egiten duen enpresak berak egin ditzake).
Eguzki-energia termikoaren instalazioak ur bero sanitarioetarako eta klimatizaziorako dituzun energia-beharren % 70 estaliko du, baina eguzki-erradiazio txikiagoko urte-uneetarako laguntza-sistema konbentzional batek osatu behar du beti. Elektrizitatea edo gasa bezalako sistema klasiko bat izan daiteke, baita beste iturri berriztagarri batzuk ere, biomasa edo energia geotermikoa kasu.
Zer da eta nola lortu?
Zer da eta nola lortu?
Zer da eta nola lortu?