/ Proiektuak / Energia Bulegoa / Energia Etxean / Energia berdea
Energia bi enpresari ordaintzen zaie: banatzaileari eta merkaturatzaileari. Badira energia guztiz berriztagarria merkaturatzen duten enpresak.
Enpresa merkaturatzaile edo komertzializatzaileak iturri berriztagarrietatik lortutako energia eskatzen dio banatzaileari, eta horrela, ziurtatzen da kontsumitzen ari garen energia hori jasangarriagoa dela.
GoiEner subiranotasun energetikoa berreskuratzeko lan egiten duen irabazi asmorik gabeko kooperatiba euskalduna da. Elektrizitate berdea merkaturatuz lorturiko etekinak kooperatibara itzuli, eta bazkideek erabakitako proiektuetan inbertitzeko erabiltzen dira.
Energia fosilen eta kutsatzaileen ekoizleei ordaintzeari utzi, eta merkatuan energia berriztagarrien eskaera handitzea da helburuetako bat, kontsumoa arduratsuagoa izan dadin. Tarifak eta potentziak egokitzen aholkatzen dute ere bai.
Kantabrian eratu zen, 2013. urtean.
2010. urtean sortu zen Gironan, eta gisa honetako kooperatibak sustatzen jardun du harrezkero beste hainbat txokotan.
Energia berriztagarriak sustatzen dituen Andaluziako kooperatiba garrantzitsuena da. 2011. urtean sortua.
Haize-sorgailuen mugimenduen bidez, haizearen indarra aprobetxatuz sortzen den energia.
Eguzkiaren argia eta beroa baliatuz sortzen den energia.
Abiadura eta altuera aldaketetan, uraren mugimenduarekin sortzen den energia.
Itsasoko olatu, marea eta korronteen indar eta tenperatura aldaketak baliatuz sortzen den energia.
Animalia eta landareen materia organikoa aprobetxatuz sortzen den energia.