/ Proiektuak / Energia Bulegoa / Energia Etxean / Inbertsio txikiak
Zer egin neurrizko kontsumo bat izan eta etxeko tenperatura egokia izan dadin.
Gidatzean kontsumoak eta emisioak gutxitzeko kontutan izan beharrekoak.
Aire girotua erostean, arreta jarri SEER (hozterakoan eraginkortasun maila azaltzen duen energia-koefizientea) eta SCOP (berotzean eraginkortasun maila azaltzen duen errendimendu-koefizientea) balioetan.
Orientatzeko:
9-15 m2 = 1,5 kW
15-20 m2 = 1,8 kW
20-25 m2 = 2,1 kW
25-30 m2 = 2,4 kW
30-35 m2 = 2,7 kW
25-40 m2 = 3 kW
40-50 m2 = 3,6 kW
50-60 m2 = 4,2 kW
Kontsumitzen duten potentzia %85 txikiagoa bada ere, konbentzionalek baino argi gehiago eskaintzen dute.
Efizienteenak dira ura eta elektrizitatearen aurrezpenari dagokionez. Erreparatu etiketari, bertan azaltzen da informazio guztia.
Nola ulertu etiketa?
Etiketan, urteko energia kontsumoa, zarata maila, hozteko gaitasuna, edukiera, ur-kontsumoa edo eraginkortasun-maila bezalako datuak azaltzen dira. Konparatu modeloak, ez begiratu soilik prezioari. A+++ etiketa duten etxetresna elektrikoek energia gutxiago kontsumitzen dute funtzio berbera betetzeko.
Kondentsazioko galdarak dira gomendagarrienak. Garestiagoak izan arren, gerora, kontsumoari erreparatuz, gehiago aurreztuko duzu.
Elektrizitate-kontsumoa ezagutu eta, horrela, kostua kontrolatu ahal izango duzu.
Pasabideetan (atondoan, garajean...) jarri, argia jendea dagoenean soilik pizteko.
Bitrozeramikazkoek baino %20 gutxiago kontsumitzen dute, nahiz eta garestiagoak diren.
Ur berorako eta ur hotzerako txorrota independenteak badira, ordeztu eta jarri mando bakarreko txorrota.
Txorrotetan presioa jaisteko gailuak jarriz, kontsumoa asko murriztu daiteke.