/ Proiektuak / Energia Bulegoa / Zure fakturetan aurreztu / Argindarra aurrezteko aholkuak
Batzuetan kontratatuta duzun eta benetan behar duzun potentzia ez datoz bat. Eta horrek ondorio bat du: behar baino gehiago –edo gehiegi– ordaintzea.
Nola kalkulatu behar duzun potentzia? Erabili formula hau:
Zure etxetresna elektrikoen kW guztira x 0,25 + 1 kW = Benetan behar duzun potentzia
Kalkulatutako potentzia zure fakturan agertzen dena baino txikiagoa bada, murrizteko aukera duzu, zure merkaturatzailearekin harremanetan jarrita. Eragiketa hori egiteagatik 9,04 €+BEZ ordaindu beharko duzu (prezio estandarra da).
Ordu garestienetarako kontratatutako potentzia murrizteak, eta sakonuneetan aurreko potentzia mantentzeak, fakturaren prezio finkoa nabarmen jaistea ekar lezake. Beti ere, noski, zure kontsumo ohiturak sakonune orduetan kontzentratzen badituzu. 2022ko maiatzera arte, fakturazio berria dela eta, bi potentzia-aldaketa dohain dauzkazu.
Egiaztatu nork eskaintzen dizun preziorik onena zure kasuaren arabera. Konparatzaile asko dituzu horretarako:
OCU konparatzaileaOrdutegiz diskriminatutako tarifak eskaintzen dituzte Kontsumitzaile Txikiaren Borondatezko Prezioaren barruan (PVPC). Garbigailua edo ontzi-garbigailua ordu merkeenetan kontsumitzen badituzu, aurreztu dezakezu.