/ Proiektuak / Empleo / Enplegunea
Enplegunea enpresen eta lan eskatzailen arteko topalekua da. Eskualdean enplegua sustatzeko ezinbesteko egitasmo bihurtu da, Lanbideren bitartez, kontratazioetarako diru-laguntzak emango baitzaizkie Tolosaldeko enpresei.
Gehienez 8.800€ lanpostuko
Gehienez kontratazioaren kostuaren %75a lagunduko da diruz.
Enpresak eskualdean izan behar du egoitza eta lan eremua
Tolosaldean erroldatutako pertsonen kontratazioa.
Kontratu mugagabeak soilik. Ez da formazioko eta praktiketako kontraturik onartuko.
Kontratatutako pertsonak Lanbiden altan egon behar du.
Kontratazioetarako epealdia: 2022ko maiatzaren 21etik abenduaren 31ra arte.
Enpresentzat izena eman eta lanpostu deialdiak argitaratzeko azken eguna: 2023ko urtarrilak 15.
Enpresak eta lan eskatzaileak, aurrez aurre
Enpresa bakoitzak bere lan eskaintzara hobekien egokitzen diren pertsonak aurrez aurre elkarrizketatzeko aukera
Azaroak 8 08:00-17:00 Lehiberri Zentroa
Horretarako edo zalantzak argitu eta informazio gehiago eskatzeko, bete honako formulario hau, eta berehala jarriko dira zure enpresarekin harremanetan Tolosaldea Garatzeneko Enplegu Sailetik. Azaroaren 23an amaituko da epea, 15:00etan.
Lan-eskaintza horretara izena eman duten eta profilarekin bat datozen pertsonak aurrez aurre elkarrizketatuko dira, azaroaren 8an. Enpresak nahi duen ordu-tartea aukera dezake hautagaiak elkarrizketatzeko, eta mahai bat egokituko zaie horretarako Lehiberri Zentroan.
Egokiena den hautagaia erabaki ostean, abenduaren 31 baino lehen egin beharko da kontratazioa, eta dagokion dokumentazio osoa aurkeztu Tolosaldea Garatzenen.
Ikusi lan-eskaintzen zerrenda, eta interesekoak zaizkizun nahi adina lan eskaintzetan izena eman dezakezu. Garrantzitsua: kontutan izan Lanbiden alta emanda izan beharko duzula.
Tolosaldea Garatzeneko Enplegu Sailak hitzordua emango dizu, azaroaren 8an Lehiberri Zentrora bertaratu zaitezen. Zatoz zure kurrikulumarekin, eta hitz egin aurrez aurre lan-eskaintza argitaratu duen enpresarekin.