/ Proiektuak / Empleo / Hazilan programa
Prestakuntza duten gazteak lan-merkatuan sartzeko programa da Hazilan. Konpetentziak sozioprofesionalak hobetzeko hiru esparrutan lan egiten da, modu jarraian.
Formazioa konpetentziak garatzeko: autonomia, motibazioa, komunikazioa, talde-lana, gatazken kudeaketa, plangintza...
Automarketina, ekintza plana, lan-elkarrizketetarako prestakuntza… Formazioa enplegu bilaketan aritzeko.
Lanpostuari lotutako esperientzia eskuratzeko eskualdeko enpresetan praktikaldia egiten da.
Orain arteko ohiko formatua izango da, bi fasetan banatuta: prestakuntza-fasean, alor fisiko, kognitibo eta emozionalak landuko dira taldeka nahiz banaka. Gero, eskualdeko enpresetan praktikak egiteko aukera eskainiko da, ikasketekin lotutako lanpostuetan.
Urriaren 10tik 28ra
Astelehentik ostiralera, 08:00 - 14:00 | Lehiberri Zentroa
Aldaketetara egokitzeko, gatazkak eta emozioak kudeatzeko, presiopean lan egiteko edo taldean lan egiteko gaitasuna duten profilak eskatzen dituzte enpresek, eta konpetentzia horiek garatzea da helburua. Hiru modutara egiten da.
50 orduko formazioa, banaka eta taldeka, konpetentzia pertsonalak eta profesionalak garatzeko.
Prestakuntza teorikoa indartzeko gune fisiko bat da, parte hartzaileei lankidetzan enpleguari buruz jakintza gehiago eskuratzeko aukera emango diena. Bideratzaile edo coach baten laguntza izango dute. Talde bakoitzak 30 ordu inguruko iraupena izango du.
5 orduko jarraipena egingo zaio pertsona bakoitzari, hiru zatitan:
Azarotik aurrera, 200 orduko praktikaldia lotuko dugu Tolosaldeko enpresaren batean. Esperientzia erreala eskuratzeko eta lan-merkatuan txertatzeko aukera ematen du. Hiru urrats izango dira.
Banakako jarraipena eta mentorizazioa egingo da, parte-hartzaile bakoitzaren behar eta helburuetara egokituz. Banakako saioak egingo ditugu, nahi den hori lortzeko.
Enpresa bat martxan jarri ahal izateko Enpresa Plan bat eta Bideragarritasun azterketa bat egin behar izaten dira aurrez. Enpresa Plan horretan, besteak beste, egitura juridikoa, funtzionamendua, fiskalitatea, prezio politika, egin beharreko inbertsioak edota diru-sarreren azterketa hartzen dira kontuan.
Hori nola egin jakiteko astebeteko formazio saioa eskainiko da, paraleloan, zu zeu zure proiektua garatzen joan zaitezen. 25 ordu inguruko ikastaroa izango da, eta aste horretan goizeko ordutegian emango da Lehiberri Zentroan.
Azken helburua izango da zuk zeuk zure Enpresa Plan erreala garatzea. Plan hori Lehiberri Zentroan bertan garatu beharko da, lanaldi osoz (45 ordu gutxi gora behera). Bitarte horretan tutoritza pertsonalizatua eskainiko duten adituak izango ditu eskura parte-hartzaileak, eta proiektuak martxan jarri dituzten ekintzaileei bisitak egingo zaizkie.