/ Proiektuak / Empleo / Lortzen
Formazioa gaitasun edo konpetentzia profesional, pertsonal eta emozionalak garatzeko.
Talde-orientazioa, nahiz bakarkako tutoretza ere eskaintzen da, beharrei erantzuteko.
Lan-aukerak sustatzeko, gai edo tematika zehatz baten inguruko ikastaro teknikoa egiten da. 100 ordu ggb.
Lanik gabe dauden 45 urtetik gorakoentzat
Gehienez lanaldi erdian ari diren 45 urtetik gorakoentzat
Taldea osatzen ari gara. Interesa baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan
Gaitasunak indartzeko eta lanerako taldekako nahiz bakarkako orientazioa
09:30 - 14:30 | Lehiberri Zentroa
Formazio teknikoarekin hasi aurretik, laneratzeko beharrezkoak diren gaitasunak lantzeko taldeka ere jardungo da. Gaitasun profesional, pertsonal eta emozionalak jorratuko dira.
Berrikuntza, sormena, ardura, helburuetarako zuzendutako orientazioa, lorpena, moldagarritasuna, enpatia, talde-lana, kolaborazioa, komunikazio eraginkorra, gatazken kudeaketa, etab.
Autokontzeptua, autoezagutza, autokonfiantza, tinkotasuna, ziurtasuna, erabakiak hartzea, emozioen kudeaketa, autokontrola, automotibazioa, iniziatiba- proaktibotasuna, etab.
Ostalaritzan zerbitzari lanak egiteko doako formazioa.
08:30 - 14:30 | Lehiberri Zentroa
CEBANC-en eskutik, 100 orduko formazio teoriko-praktikoa, ostalaritza establezimenduetan zerbitzari izaten ikasteko.
*Bi egunetan Donostian izango dira saio praktikoak, CEBANC-en egoitzan. Parte hartzaileei aurrerapenarekin zehaztuko zaie noiz izango diren saioak.