/ Proiektuak / Enpresak / Agroelikadura arloko enpresen elkarlana
Tolosaldea Garatzeneko enpresa sailetik eskualdeko agro-elikadura arloko enpresa ezberdinen arteko lankidetzatik sor daitezkeen aukerak identifikatzen saiatzeko proiektu bat diseinatu dugu. Proiektu honen helburua Tolosaldeko agro-elikadura arloko enpresen arteko hartu-emana sustatu, amankomuneko erronkak ezagutu, horien inguruko ekimenak analizatu eta etorkizunean aurrera eramateko akzioak identifikatzea izango da.
Tailerrak antolatuko ditugu enpresetan bertan. Inguruko enpresek ezagutu eta bakoitzak lan nola egiten duen bertatik bertara ikusteko.
Enpresen arteko hartu-emana sustatu, amankomuneko erronkak ezagutu, horien inguruko ekimenak analizatu eta etorkizunean aurrera eramateko akzioak identifikatzeko.
Aholkularitza etxe batekin batera garatuko dugu lanketa
Proiektuaren garapena irailetik abendura bitartean burutuko da.