/ Proiektuak / Empleo / Tolosaldea Lab Elkarrekin
Lan munduan sartzeko oinarrizko formazioa behar duten pertsonentzat, profesionaltasun ziurtagiria lortzeko programa da Elkarrekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak diru-lagundu duena. Bi alorretan trebatzeko bi ikastaro eskainiko dira urria eta 2022ko martxoa bitartean. Ikastaroek hiru zati izango dituzte:
Proiektukako metodologia jarraituz, lan-merkatuarekin harremana, talde lana eta profil profesionala garatzen irakatsiko da: lidergotza, talde-lana, sormena...
Lanbide baten inguruan formazio teknikoa. Bi ziurtagiri izango dira aurten: biltegiko lanetarako, edo enplegu alorrean hezkuntza ez arautuko irakasle izateko.
40 orduko praktikaldia egin beharko da eskualdeko enpresaren batean, ziurtagiria lortzeko. Praktika horiek egiteko enpresak bilatzen lagunduko da.
Urriaren 4tik 2022ko martxora
Helburua izango da enplegurako lanbide-heziketaren azpisistemako prestakuntza-ekintzak programatu, eman, tutorizatu eta ebaluatzea, material, bitarteko eta baliabide didaktikoak landuz eta erabiliz, lan-merkatuak bere espezialitatean eskaintzen dituen prestakuntza-ibilbideei eta lanbide-irteerei buruz orientatuz, eta prestakuntzaren kalitatea eta eguneratze didaktikoa etengabe sustatuz.
2021-10-04 / 2021-10-19. Zeharkako gaitasunak. 09:00-14:00
2021-10-20 / 2022-01-18. Gaitasun ziurtagiria. 09:00-15:00
2022-01-19 / 2022-01-28. Zeharkako gaitasunak. 09:00-14:00
2022-02 – 2022-03. Praktikak
Urriaren 4tik 2022ko martxora
Helburua izango da biltegi, harrera, deskontsolidazio, oinarrizko kokapen, eta karga eta deskarga eragiketa osagarriak egitea, modu koordinatuan edo taldean, arduradun batek gainbegiratuta. Beti ere, jasotako jarraibideei jarraituz, produktibitate-baldintza onenetarako prozedura eta ekipo egokiak aplikatuz, eta segurtasun-, osasun- eta arriskuen prebentzioari buruzko araudiak errespetatuz.
*Zeharkako gaitasunen saioak Lehiberri Zentroan. Gaitasun Ziurtagiria Tolosaldea Institutuan.
Ez dago sarbiderako bete beharreko baldintzarik.