/ Proiektuak / Ayuntamientos / Social / Tolosaldeko ZTIAM Eskola
10 eta 14 urte bitarteko gazteek esperimentuak egiten dituzte tutore baten laguntzarekin: testu eta bloke bidezko programazioa landu, simulatzaile baten bidez soldatzen ikasi, robot kolaboratzaile bat akzioan ikusi, 3D inprimagailu bidezko inpresioan lehen urratsak eman, mekanika kutsuko maketa erreal bat sortu… Ikerlarien lanak ezagutu eta enpresak ere bisitatuko dituzte. Horrela, gizarteko erronkei aurre egiteko gazteak ahalduntzea da xedea.
Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika, diziplinartekotasunaren bidez eta sorkuntzarekin uztartuz, metodologia aktiboak erabiltzen dituen hezkuntza estrategia bat da. Ezagutza teorikoak praktikan aplikatzen dira, ingeniaritza erronkak edo arazo teknologikoak konpontzeari garrantzia emanez.
10-14 urte bitarteko gazteek aisialdi eskaintza izango dute. STEAM arloko hezitzaile baten laguntzarekin, zientzia eta teknologian oinarritutako jarduerak gauzatuko dituzte, proiektu erakargarriak osatuz: testu eta bloke bidezko programazioa landu, simulatzaile baten bidez soldatzen ikasi, robot kolaboratzaile bat akzioan ikusi, 3D inprimagailu bidezko inpresioan lehen urratsak eman, mekanika kutsuko maketa erreal bat sortu… Ikerlarien lanak ezagutu eta enpresak ere bisitatuko dituzte.
Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean, ZTIAM arloko gaien eta lanbideen inguruko gazteen pertzepzioak ezagutzeko ikerketa egin da.