/ Aktualitatea / Empresa / Enpresen digitalizazio maila neurtu eta erronkak identifikatuko ditu Tolosaldea Garatzenek
Enpresei Eraldaketa Digitalean laguntzeko beste urrats bat emango du Tolosaldea Garatzenek, PYME Digital proiektuaren bitartez.
Enpresa bakoitzaren digitalizazio-estrategiari buruzko hausnarketa sustatuko du agentziak eta, horretarako, interesa duten enpresei beren heldutasun digitalari buruzko diagnosia egingo du, arlo horretan dituzten erronkak ere identifikatuz. Helburua, gero, enpresa bakoitzak bere Digitalizazio Plana garatzea izango da.
Laguntza hori jaso ahal izateko, aurrez, galdetegi labur bat bete beharko da. Behin galdetegia beteta, Tolosaldea Garatzeneko Enpresa Sailetik harremanetan jarriko gara zuekin, bilera bat egiteko, eta emaitzak eta ikuspuntuak kontrastatzeko.
GALDETEGIA BETE