/ Aktualitatea / Turismo / QUEER DESTINATIONS ZIURTAGIRIA LORTU DU TURISMO BULEGOAK
Pozik gaude Tolosako Turismo Bulegoak Queer Destinations Committed bereizgarria lortu duela iragartzeaz; izan ere, nazioartean errekonozitutako arau honek guztiontzako esperientzia segurua eta abegikorra bermatzen du, sexu-orientazioa, genero-identitate eta genero-adierazpena alde batera utzita.
Tolosaldea Helmugaren Garapen Turistiko Iraunkorra sustatzeaz arduratzen den Tolosaldea Garatzeneko Turismo sailekO lantaldean, aniztasunarekiko errespetuaren balioa erabat partekatzen dugu, eta bisitariekiko harrera hobetzeko asmoz, ez genuen zalantzarik izan Queer Dentinationen prestakuntzan parte hartzeko.
Euskadiko Kode Etikoan ere parte hartzen dugu, eta Tolosaldeko sektore turistikoko enpresek kode horretara atxikitu eta oinarri dituen balioekin lan egin dezaten sustatzen da. Kode horren lehenengo bi printzipioak aniztasunari eta inklusioari buruzkoak dira, eta uste dugu gure lana gidatu behar duten balioak direla hauek:
1.- “Turistak ulertzen eta errespetatzen laguntzea”: Komunitate hartzaileek zein tokiko agente profesionalak bisitatzen dituzten turistak ezagutzen eta errespetatzen ikasi beharko dute, baita haien bizimoduari, gustuei eta espektatibei buruzko informazioa jasotzen ere. Profesionalei ematen zaien hezkuntzak eta prestakuntzak turistei harrera egiten lagunduko die.
2. “Berdintasuna, inklusioa eta aniztasunarekiko tolerantzia”: Turismoa garapen indibidual eta kolektiborako bitarteko pribilegiatu gisa ulertu eta praktikatu behar da; oro har, atsedenari, aisiari, kirolari eta kulturarako eta naturarako sarbideari lotutako jarduera da. Beharrezkoa den jarrera irekierarekin gauzatzen bada, autoikaskuntza, elkarrekiko tolerantzia eta herrien eta kulturen arteko desberdintasun legitimoak eta aniztasuna ikasteko faktore ordezkaezina da.
Guzti honekin, Tolosaldea helmuga inklusiboa izatea nahi dugu, eta prozesu honek LGTBQ+ komunitatearen beharrizanei buruz hausnartzeko eta horretan sakontzeko aukera eman digu. Komunitatearen barruko errealitateekin ikasteko eta enpatizatzeko diseinatutako prestakuntzari esker, LGBTQ+ komunitateari, kontsumo-ohiturei eta horiek behar bezala hartatzeko moduari buruz ikasiz. Garrantzitsua da kolektibo horretako pertsonak nola tratatu jakitea, diskriminaziorik gabeko protokoloak sortuz eta hauek betearaziz, taldea prestatuz eta sentsibilizatuz (estereotipoez jabetuz, horiek hausteko). Tolosaldea turismo-helmuga iraunkor eta inklusibo gisa garatzeko bidea indartuz.
Tolosaldeak bat egiten du diskriminazioarekiko zero tolerantziaren politikarekin.
Orain hobeto ezagutzen ditugu beren berezitasunak, enpatia handiagoa dugu, beste edozein pertsona bezala tratatzen ditugu eta diskriminazio egoerak prebenitzen ditugu etxean bezala sentiarazteko gure Turismo Bulegoan, Tolosan.
Ongi etorri Tolosaldera!