Enpresa ideia, bideragarritasuna, arriskuak, aukerak, jarraitu beharreko urratsak, finantziazioa, kokalekua… azterketa globala egiten laguntzen diogu ekintzaile bakoitzari.
Bideragarria da ideia? Zenbat diru eta denbora kostako zait enpresa abian jartzea? Ze arrisku ditut? Enpresa plana garatzea da lehen urratsa.
Autonomo, ondasun erkidego, sozietate mugatu, sozietate anonimo… egitura erabaki eta legezko izapideak aurrera eramateko laguntza eskaintzen da.
Enpresa kudeaketa ikastaroak antolatzen dira. Produktu edo zerbitzu bat eskaini bakarrik ez, enpresa bera ere kudeatu beharko baita aurrerantzean.
Diru-laguntzarik ba ote da enpresa martxan jartzeko? Langabezia subsidioa jasotzeko aukera dut? Finantziazioa lortzen laguntzen dugu, entitate ezberdinekin ditugun hitzarmenei esker.
Deskargatu ekintzaile berrientzako gida
DeskargatuDeskargatu ekintzaile berrientzako gida
DeskargatuJon Zubeldia naiz, Ekintzailetza Saileko arduraduna. Enpresa bat martxan jarri nahi dutenei doako aholkularitza ematen diet. Zalantzarik baduzu, idatzi edo deitu, eta lagunduko dizut.
Mota guztietako enpresa proiektuak martxan jartzen laguntzen dugu.
Ezagutu Tolosaldea Garatzenen laguntzaz martxan jarri diren enpresak.
Enpresak ikusi