Aldakorra da oso lan-mundua, faktore askoren menpeko. Baina, zer eta nola egin, aldaketak aldaketa, lehiakortasuna mantendu eta etorkizunean ere oparotasuna eta kalitatezko enplegua sortuko dituen enpresa-sare indartsua izan dezagun Tolosaldean?
Etengabeko galdera horri erantzunak emateko eskualdeko 60 enpresa eta erakundetik gora biltzen dituen lan-talde publiko-pribatua da Lehiberri Foroa.
Erronkak identifikatu, aldaketetarako prestatu eta berrikuntzari bide ematea da xedea. Guztiok, bat eginda, biharko pentsatzen dugun Tolosaldea, gaurtik eraikitzeko.
Lehiberri Zentroko areto nagusia, eta bilera eta formazio gelak alokatzerako orduan, hobariak prezioan.
Enpresa Sailak antolatzen dituen ordainpeko ikastaro eta jardunaldietan hobariak izen-ematearen prezioan.
Barne komunikazio kanala izateaz gain, bazkari edo topaketak antolatzen dira, enpresen kasu errealak eta proiektuak ezagutarazteko.
Foroko kideek parte-hartze zuzena dute, bai urteko batzarrean, baita aldiro biltzen den talde sustatzailearen aukeraketan.
SPRI, Eusko Jaurlaritza edo Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko departamentu hainbatekin bitartekaritza.