/ Sailak / Turismoa / Lurralde kudeaketa
Mahai tekniko aholku-emailea da, ez-erabakitzailea. Lankidetza publiko-pribaturako organoa da, turismo-garapen integralari lotutako proiektu eta ekimen zehatzak planifikatzeko, egikaritzeko, jarraitzeko eta ebaluatzeko. Proposamenak urteko gestio planean txertatu eta azken hitza, Tolosaldea Garatzeneko Batzar Orokorrak izango luke, gestio plana onartzean. Gutxienez urtean bitan biltzen da.
Tolosaldean Gastronomia Turismoa sustatzeko helburua du eta sektore pribatuaren parte-hartzea kudeatzeko tresna ere bada. Azpisketore ezberdinetako ordezkariek osaturiko kudeaketa mahai bat du gutxienez urtean bitan biltzen dena eta urtean behin biltzen den Batzar Orokor bat. 40 ekoizle, ostalari eta gozogile elkartzen ditu.
Tolosa Gourmeteko kideak, aldi berean, Euskadi Gastronomikako kideak ere badira. Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak kalitate bermea duten ostalaritza establezimenduak bereizteko sortutako sarea da.
Turismo sektoreko 165 enpresa biltzen dituen sarea da, Euskadiko Familia-Turismo Planeko estrategia eta akzioak modu bateratuan lantzen dituena. Tolosaldeko hainbat kidek hartzen dute parte: Topic Museoa, Bide-Bide Hotela, Txindokiko Itzala eta Larraitz-gain jatetxea.
Turismo Bulegoen Euskal Sarea da, EAE osoko turismoari buruzko informazio uniforme, egunertu eta homogeneoa eskaintzeko helburua duena.