Guztion ongizatean eragiteko eta eskualde iraunkorrago bat lortzeko, udal guztiak bateratu eta beste eragileekin elkarlanean aritzen gara: ikastetxeak, ingurumen zentroak...
Udalek elkarlanean edo modu bateratuan egitasmoak garatzeko koordinazio mahaia sustatzen dugu. Alor batzuetan teknikariak ere partekatzen dituzte.
Udal teknikarien entengabeko formaziorako saioak egiten dira. Udaletako idazkari guztiak biltzen dituen Idazkarien Foroa da adibideetako bat.
Tolosaldea Saretzen Plan Estrategikoaren garapena koordinatzen dugu, eta bestelako gai sozial eta estrategikoak kudeatzen ditugu.