/ Aktualitatea / Empresa / Tailer desberdinak burutu dira eskualdeko agro-elikadura arloko enpresetan, elkarlana bultzatzeko asmoz.
Eskualdeko agro-elikadura arloko enpresen artean lankidetza aukerak sortzeko hirugarren tailerra egin dute, 9 enpresen parte-hartzearekin
Eskualdeko enpresen arteko hartu-emana sustatu, enpresen arteko mahai-inguruak antolatu eta horien arteko lankidetza ezberdinek ekar ditzaketen aukerak identifikatzeko proiektua abiatu zen irailean.
Ekimen honen helburu nagusia agro-elikadura enpresen arteko elkar ezagutzaz gain, partekatutako hausnarketa eta ikasketa espazioak sortzea izan da, horrela, amankomuneko erronkak ezagutu, horien inguruko ekimenak analizatu eta etorkizunean aurrera eramateko akzio ezberdinak identifikatzeko.
Horretarako dinamika eta bilera ezberdinak ospatu dira eta hauek enpresetan bertan izan dira. Inguruko enpresen etxeak ezagutu eta bakoitzak lan nola egiten duen bertatik bertara ikusteak proiektuari erakargarritasuna eman dio.
9 enpresek hartu dute parte ekimenean:
Garaturiko tailer edo dinamikek posible egin dute gai edo alor ezberdinen inguruko hausnarketa indibidual zein partekatua. Partaideentzako interesezkoak diren gaiei buruz jardun dira: talentua, produktu/zerbitzu berriak, merkaturatzea, banaketa eta marketina besteak beste. Partaide bakoitzak, enpresaren praktika on bat aurkeztu du, beste partaideekin elkarbanatuz eta bukaeran bateratze lan espazioa bat sortuz.
Lankidetza aukerei balio erantsia eman eta sortu diren harremanak indartzeko, bere tresna eta baliabideak enpresen eskura jarriko ditu Tolosaldea Garatzenek, etorkizuneko erronken aurrean bidelagun izateko konpromisoari eutsiz.