/ Aktualitatea / Turismo / Tolosa Gourmet / Tolosa Gourmet, Basque Fest azokan
43.221 pertsona pasa ziren karpatik
Aste Santuan, Bilbon ospatu zen Basque Fest turismo azokaren barruan, Gourmet Txoko izeneko espazioan, informazio puntua izan zuen Tolosa Gourmetek.
Eskualdeari buruzko informazio erabilgarri eta erakargarria emateaz gain, eskualdeko produktuen salmenta eta horietan oinarrituz hiru dastaketa ere egin zen.
LurLan-en eskutik gilda dastaketa egin zen lehenik; Mikel Garaizabal enologoak gidatuta, Tolosaldeko sagardoak dastatzeko aukera izan zen gero; eta, amaitzeko, Rafa Gorrotxategik txokolate kata egin zuen.