/ Aktualitatea / Diversidad / Tolosaldeako Harrera protokoloa diseinatzeko prozesuaren aurkezpena
2024ko urtarrilaren 24an Tolosaldeako harrera protokoloa lantzeko prozesua aurkeztu zen.
Aurkezpenean harrera protokoloa sortzeko prozesuaren aurretikoak, egitearen zergatia eta prozesua nola eta noiz izango den azaldu zen. Aurkezpenean diseinuan parte hartuko duen talde eragileko kideak nortzuk izango diren jakinarazi zen. Prozesu hau Eusko Jaurlaritzako Biltzen, Gizarteratzea eta Kulturarteko Bitartekaritzaren Euskal Zerbitzuaren laguntzarekin aurrera eramango da.
Prozesua martxan jarriko da Urtarrilaren 29an, astelehenean, non talde eragileko kideek aniztasun kulturalaren kudeaketaren inguruko lehen lan saioan parte hartzeko aukera izango duten.