/ Aktualitatea / Turismo / Tolosaldean okupazio datuek hobera egin dute Aste Santu honetan
Tolosa, 2023ko apirilaren 13a
Aste Santu honetan, badirudi bertakoak kanpora bidaiatzeko joera handiagoa izan dutela baina kanpotik etorritako jende gehiago jaso dugu. Estatu eta atzerriko turista gehiago jaso ditugu. Txangozale gutxiago.
Aste Santua | 2023/04/01-2023/04/12 | 2022/04/09-2022/04/20 |
Tolosaldeko turismo bulegoa | 529 | 631 |
Bertakoak | 30 | 118 |
Gipuzkoa | 30 | 44 |
Euskadi (gainerakoak) | 92 | 105 |
Estatua | 314 | 305 |
Atzerria | 63 | 59 |
Tolosaldeko nekazalturismo eta landetxeen datuek ere hori erakusten dute, ostegunetik astelehenera %80ko okupazioa izan dute aurten eta egun berdinetan, aurreko urtean, %75ekoa izan zuten. Datuak sakon azterturik, ostegunetik iganderako datuak alderatuko bagenitu, zertxobait jaitsi da okupazioa aurreko urtearekin alderatuta, %83 2023an eta %86 2022an baina Pazko Asteko okupazioak hobera egin du. Oporraldia gehiago luzatu dela dirudi aurtengoan.
Beraz, balorazioa positiboa da, okupazio altuko egun gehiago izatea lortu baita.
Jatorriari dagokionez, estatuko bisitari gehienak katalanak izan dira, ohikoa denez. Aurtengoan, berezia izan da, bigarren jatorri errepikatuena Valentziako Komunitatea izan dela, Madrildarren aurretik.
Atzerritarren kasuan, frantsesak izan dira gehiengoa eta ondoren, Erresuma Batua.
Tolosaldeko turismo bulegotik Aste Santuko egunetan eskaini diren bisita gidatuetan, jende gehiagok parte-hartu du.
Aste Santua | 2023/04/06-2023/04/09 | 2022/04/13-2022/04/16 |
Tolosaldeko turismo bulegoa | ||
Tolosako Alde Zaharra | 49 | 32 |
Tolosako Andre Maria eliza | 16 | 15 |
Tolosako Azoka | 4 | 8 |
Denera | 69 | 55 |
Txindokiko Itzalera hurbiltzen den profila ezberdina da. Txangozaleak izan ohi dira gehienak eta horiek zertxobait behera egin dute. Euskadiko gainerako probintzietatik bai hurbildu direla Zuhaitz Parkeko informazio puntura baina estatu eta atzerriko turista gutxiago jaso dituzte.
Aste Santua | 2023/04/01-2023/04/12 | 2022/04/09-2022/04/20 |
Txindokiko Itzala informazio puntua | 277 | 318 |
Gipuzkoa | 230 | 265 |
Euskadi (Gainerakoak) | 19 | 5 |
Estatua | 27 | 43 |
Atzerria | 1 | 5 |