/ Aktualitatea / Ayuntamientos / Tolosaldeko 22 saltokik egin dute bat ‘Otsailaren 11 erakusleihoak’ egitasmoarekin
Tolosaldea Garatzenek eta Elhuyarrek, eskualdeko udalekin eta Tolosa&Co eta Oria merkatari elkarteekin elkarlanean, “Otsailaren 11 erakusleihoak” proiektua jarri dute abian Tolosaldeko 22 dendatan, emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan egin duten lana ezagutarazteko.
Bizilaberen barruan kokatzen da kanpaina, hau da, gazteentzako jarduera zientifiko eta teknologikoak egiteko aisialdi-jardueraren barruan.
Guztira, Bilboko, Elgoibarko, Donostiako eta Tolosaldeko 92 dendak egin dute bat kanpainarekin. Euskadi mailako kanpaina otsailaren 11n hasiko da, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean. Tolosaldea eskualdean, Tolosa, Amasa-Villabona eta Ibarrako 22 saltokik apainduko dituzte erakusleihoak.
Establezimendu bakoitza emakume zientzialari bati eskainiko zaio, eta zientzialariaren ilustrazioa eta informazioa erakutsiko dira bertan. Guztira 12 emakume omenduko dira. Gainera, zientzialariaren ikerketan inspiratuta apainduko da erakusleihoa. Horrela, merkatariak emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira, eta, gainera, emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten lagunduko dute.
Emakume ikertzaile hauen ilustrazioak Bizilaberen webgunean eskegita egongo dira, euren istorioekin batera, istorio hauetan ikertzaileen bizitza, gertaerak eta asmakuntzak biltzen dira.
Hauexek dira “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenean parte hartuko duten Tolosaldeko saltokiak: