/ Aktualitatea / Empresa / Tolosaldeko bost enpresak jaso dute enpresa berritzailearen Hazinnova akreditazioa
Hazinnova programari esker euren berrikuntza-proiektua arrakastaz ezarri duten Donostialdea, Tolosaldea, Bidasoaldea eta Urola Kostako 30 enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren, SPRIren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.
Ziurtagiriaren banaketa-ekitaldia atzo goizean egin zen Salto Systems-en, Oiartzunen, eta bertan izan ziren Alberto Fernández, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria, eta Gotzon Bernaola, Berrikuntzaren Euskal Agentziako (Innobasque) Enpresa Berrikuntzako koordinatzaile nagusia.
Jardunaldian zehar ETEen ondoan izan ziren sareko tokiko agenteen ordezkariak, laguntzaile izan dituztenak berrikuntzako mikro-proiektuen ezarpen-prozesuan.
Ziurtagiri hau gaur jaso duten ETEek 38 proiektu gauzatu dituzte Hazinnova programaren 2021eko deialdian. Proiektu horien bidez berrikuntzak lortu dituzte produktuan eta negozio-prozesuetan, fabrikazio, logistika, merkaturatze, administrazio edo finantzak bezalako arloetan. 2021eko deialdian programa honek 2.300.000 euroko aurrekontua izan du.
Diplomak banatu ondoren, informazio saio bat egingo da Hazinnova 2022 deialdiaren nondik norakoak azaltzeko enpresa interesatu berriei. Laguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da abenduaren 1era arte. Aurtengo edizioan, programak 2.760.000 euroko aurrekontua izango du.
Hauxek izan dira aurten parte hartu duten Tolosaldeko bost enpresak:
HERTELL SOCIEDAD COOPERATIVA
IRUDEK 2000 S.L.
JAMAI TECHNICAL SERVICES S.L.
LASER ORIA S.L.
SAN MIGEL GARRAIOAK 1961 S.L.