/ Aktualitatea / Empresa / Tolosaldeko zortzi enpresak jaso dute enpresa berritzailearen Hazinnova akreditazioa
Hazinnova programari esker euren berrikuntza-proiektua arrakastaz ezarri duten Donostialdea, Tolosaldea, Bidasoa Behereko, Goierri, Debagoiena eta Urola osoko 98 enpresek enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren, SPRIren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.
Ziurtagirien banaketa atzo egin zen Basazabal jauregian, Azpeitian, eta uztailak 4ean IPARLAT-en, Urnietan.
Jardunaldian zehar, ETEen ondoan izan dira sareko tokiko agenteen ordezkariak, laguntzaile izan dituztenak berrikuntzako mikro-proiektuen ezarpen-prozesuan.
Ziurtagiri hau jaso duten Donostialdea, Tolosaldea, Bidasoa Beherako, Goierri, Debagoiena eta Urola osoko enpresa txiki eta ertainek 119 proiektu osatu dituzte Hazinnova 2022 deialdiaren bidez. Berrikuntzak produktuetan zein negozio-prozesuetan, fabrikazioan, logistikan, merkaturatzean, administrazioan edo finantzetan egin dituzte. Proiektu horien bidez berrikuntzak lortu dituzte produktuan eta negozio-prozesuetan, fabrikazio, logistika, merkaturatze, administrazio edo finantzak bezalako arloetan. 2022eko deialdian programa honek 2.760.000 euroko aurrekontua izan du.
Ekitaldi bakoitzean, ziurtagiriak banatu ondoren, Hazinnova 2022 programan parte hartu duten hiru enpresen berrikuntzako kasu praktikoak aurkeztu dira eta lortutako emaitzak partekatu dituzte mahai inguru batean.
Hazinnova 2023 deialdia zabalik dago urriaren 26ra arte. Programak 2,7 milioi euroko aurrekontua du esleituta urte honetarako.
Hauexek izan dira 2022ko deialdian parte hartu duten Tolosaldeko zortzi enpresak:
GRUPO UROLA ALIMENTACIÓN XXI
HERTELL SOCIEDAD COOPERATIVA
IRUDEK 2000 S.L.
ISASTEGI SAGARDOA
MIKELAN ORTOPEDIA
NORANTZ FURGONETAK
OIHAN TXIKI
SAN MIGEL GARRAIOAK 1961 S.L.