/ Aktualitatea / Empresa / LEHIBERRI EGUNA
Tolosaldea Garatzenek Lehiberri Eguna ospatuko du azaroaren 23an. Eskualdeko enpresen topaketa izango dugu networking espazio bat sortuz.
Gonbidapena irekita dago eskualdeko enpresa guztiei eta Lehiberri Zentrora bertartzeko deia zabaldu nahi dugu eskualde osoan.
Ekitaldi honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiari buruzko aurkezpena izango dugu Joseba Madariaga, Laboral Kutxako Ikerketa Departamentuko zuzendariaren eskutik.
Horretaz gain, mahai inguru bat izango dugu eskualdeko enpresak protagonista izango direlarik. Mahai inguru honetan, enpleguaren inguruko hausnarketa egingo dugu; gaur egungo egoera eta etorkizuneko erronkak aztertuz.
Bukatzeko, networking espazio bat izango dugu enpresen arteko harremana sustatzeko, lankidetza aukerak sortzeko eta enpresak bata bestearengandik gertuago sentitzeko.
Azaroak 23 osteguna, 10:00etan, Lehiberri Zentroan.
Izen-emateak: lehiberri@tolosaldea.eus