/ Aktualitatea / Noticias / Tolosaldeko gastronomia klubeko sagardotegiak Txotx solidarioan
Beste urte batez, Tolosako Casino elkarteak antolatzen duen Txotx solidarioan parte hartuko dute atzo prentsaurrean azaldu zen bezala Tolosaldeko gastronomia turismoa sustatzeko klubeko sagardotegiek. Izan ere, txotx hasiera honetan Tolosaldeak elkartasun ekimen batera batu nahi izaten ditu indarrak. Asteroko azokaren plaza den Zerkausia sagardoaren plaza bilakatuz elkartasun helburu batekin.
Tolosaldeko, Lizartzako Goikoetxea, Asteasuko Sarasola, Adunako Zabala eta Aburuza, eta Tolosako Eguzkitza eta Isastegi sagardotegiek beraiek sagardoa plazaratuz emango zaio Txotx sasoiari eskualdean. Turismo eskaintza bezala bereizgarri eta balore handiko garaia da hemen. Izan ere, beste toki batzuetako jendentza arazorik gabe, kalitatezko produktua eta zerbitzua eskaini daiteke Tolosaldeko sagardotegietan eta turismoa desestazionalizatzeko esperientzia oso interesgarria baita.
Gaurko prentsaurrekoan, alde batetik Casino elkarteari eskerrak helarazi dizkio Jose Lasa Tolosaldeko sagardogileen ordezkariak, horrelako ekimen bat antolatu eta bertako sagardotegiekin kontatzearren. Elkarlanean aritzeko agertzen duten prestutasunagatik ere bai.
Aurten, “Dog poin gke” elkartearentzat izango da ekitaldian jasotako diru guztia. Txakur trebakuntzan espezializatutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da hau, TEA (PSNA) duten haurrentzako txakurren akoplamendua, adiestramendua eta jarraipena egiten duen elkarte bat.
Urtero gonbidatu bereziak ekarri izan dira Txotx irekiera honetara, ekitaldia nabarmentzeaz gain, beraien lanari ere aitortza bat egiteko. Aurten Pariseko Joko Olinpikoetan arrakasta handiz partu hartu duten kirolari paralinpiko gipuzkoarren ordezkaritza bat izango da gondatua.
Afaria sagardotegiko menu bat izango da, Tolosaldeko sagardogileen ekarpenari eta hainbat genero hornitzaileei esker 30€-tan eskainiko da. Zuzeneko musika eta zozketak ere izango dira.
Ekitaldia otsailaren 1ean izango da, larunbata 20:30etan, esan bezala Tolosako Zerkausian. Sarreren salmenta Casino elkartean egingo da, urtarrilaren 20tik aurrera lanegunetan, 19:00etatik 21:00etara bitartean, txartelak bukatu arte.
Tolosaldeko sagardotegiei buruzko informazio guztia www.tolosaldea.eus web gunean aurkituko duzu.