/ Aktualitatea / Turismo / Tolosaldeko gida berria
Euskadiko bihotzaren benetakotasuna eta erakargarritasuna nabarmentzen dituen Tolosaldeko turismo gida berriaren aurkezpena.
Tolosaldea Garatzeneko turismo sailak Tolosaldea eskualdeko turismo eskaintza anitza laburbiltzen duen turismo eskuorri berria aurkeztu du. Andu Martinez de Rituerto Tolosaldea Garatzeneko lehendakariak berritasun garrantzitsuenak azpimarratu ditu eta Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Foru Diputatuak Gipuzkoako eskualdeekin elkarlanaz ere hitzegin du. Aurkezpenean izan dira, Tolosaldea Garatzeneko lehendakariordea den Alaitz Labaien eta Iñigo Garcia Turismoko Foru zuzendaria ere egon dira.
332 km²-ko azalera du Tolosaldeak, Gipuzkoako bihotzean kokatua, eta benetako lasaitasuna, natura, euskal kultura eta gastronomian murgiltzea bilatzen dutenentzako helmuga ezin hobea da. Folleto berri honek, formatu irisgarri eta erakargarria du, bisitariek beren bisita erraz antola dezaten eta eskualde honek eskaintzen dituen aukera guztiak aurkitu ditzaten.
Gida 5 hizkuntzetan argitaratu da: euskaraz, gazteleraz, katalanez, ingelesez eta frantsesez.
Bertan hainbat berritasun txertatu dira, hala nola, turismo jasangarri bati begira bisitariak gure ingurua zaintzeko turista etikoaren gomendio batzuk, Top 10 bat, 28 herrietara iristeko dauden garraiobideen gida, haurrekin bidaiatzen duten familientzako mapa eta euskarazko hiztegi labur bat ere bai (ez dakiena hizkuntzara gerturatu eta dakiena erabiltzera animatzeko).
Eskuorriaren ezaugarri nagusiak:
Eskuorri honek informazioa ematea ez ezik, bisitariak bertako bizitzan murgiltzeko eta benetako esperientzia aberasgarriak izatera animatu nahi ditu. Turismo jasangarriaren aldeko apustuarekin, Tolosaldeko sustraiak, kultura ezagutzera eta bere komunitatearen parte izatera gonbidatzen ditu denak, ingurune natural eta kulturala errespetatuz eta zainduz.
Eskuragarritasuna
Tolosaldeko turismo eskuorri berria formatu digitalean eta fisikoan eskuragarri dago Tolosan kokatzen den Tolosaldeko turismo bulegoan eta webgune ofizialean lor daiteke: https://www.tolosaldea.eus/antolatu/mapak-eta-eskuorriak/