/ Aktualitatea / Turismo / Tolosaldeko jatetxe eta gune gastronomikoetan bezeroaren esperientzia hobetzeko programa
Tolosaldeko turismo gastronomikoa sutatzeko sareak, Tolosa Gourmet-ek, honako hau du ikuspegi estrategiko gisa: “Tolosaldea Euskadin erreferentzia den turismo gastronomikoan kalitatezko helmuga espezializatu bihurtzea, neurri handi batean lurraldeko baliabide endogenoetan oinarritutako produktu eta zerbitzu gastronomikoen eskaintza anitza, zabala eta berezia sortuz eta sustatuz, eskariaren joera berriekin bat etorriz, eskualdeko garapen sozioekonomiko, kultural eta ingurumenekoan laguntzeko”.
Turismo gastronomikoaren produktua dinamizatzeko planean ikuspegi estrategiko hori gauzatzeko, honako helburu estrategiko hauek zehaztu ziren:
1-TOLOSALDEKO KULTURA GASTRONOMIKOAREN POTENTZIAL ENDOGENOARI LOTUTAKO PRODUKTU TURISTIKO GASTRONOMIKO BAT GARATZEA, HELMUGA BEREIZTEN DUEN ELEMENTU GISA BALIOKO DUENA.
2- TURISMO GASTRONOMIKOKO JARDUERA ETA ESPERIENTZIEN GARAPENA SUSTATZEA, BERRITZAILEAK ETA BEREZIAK, ELIKADURA-KATEAREN ETAPA GUZTIAK BARNE HARTZEN DITUZTENAK ETA TOLOSALDEA HELMUGA GASTRONOMIKO GISA KOKATZEN LAGUNTZEN DUTENAK.
3- GASTRONOMIA TURISMOKO PRODUKTU KLUB ADIERAZGARRI BAT SORTZEA, LANKIDETZA PUBLIKO-PRIBATUAN OINARRITUA, ESKUALDEAK TURISMO GASTRONOMIKOAREN HELMUGA GISA DUEN IRUDI BATERATU BAT ZABALTZEKO BALIOKO DUENA ETA TOLOSALDEAREN GARAPEN SOZIOEKONOMIKOAN LAGUNDUKO DUENA, TOKIKO EKONOMIA ETA LURRALDE-OREKA SUSTATUZ.
4- TOLOSALDEAREN PRESENTZIA HELMUGA GASTRONOMIKO GISA, MERKATUETAN INDARTZEA, ETA GASTRONOMIA MOTIBAZIOTZAT DUTEN TURISTEN ETA TXANGOZALEEN KUOTA GERO ETA HANDIAGOAK ERAKARTZEA, ETA OSAGARRI GASTRONOMIKO BIKAINA ESKAINTZEA TOLOSALDEA BESTE MOTIBAZIO BATZUENGATIK AUKERATZEN DUTEN BISITARIEI.
5- TOLOSALDEAN TURISMO GASTRONOMIKOAREN GARAPENEAN PARTE HARTZEN DUTEN ERAGILE PUBLIKO ETA PRIBATU GUZTIEN LEHIAKORTASUNA SUSTATZEA, KALITATEAN, PRESTAKUNTZAN ETA BERRIKUNTZAN OINARRITUTA.
Nahi den eszenatokira iristeko, 5 ardatz estrategiko zehaztu ziren:
1- Plana kudeatzea, antolatzea eta ezartzea.
2- Tolosaldea turismo gastronomikorako helmuga gisa egokitzea eta hobetzea.
3- Produktu eta esperientzia gastronomikoen garapena.
4- Marketina: sustapena eta merkaturatzea.
5- Lehiakortasuna hobetzea: kalitatea, prestakuntza eta berrikuntza.
Ardatz bakoitzak helburu orokor bat eta hainbat jarduera ditu.
1- Establezimendu bakoitzeko jangelako zerbitzu eta esperientziaren aztertzea. Sare sozialak, web gunea, erreserben kudeaketa, errelatoa, espazioa bera, janzkera, hizkuntzak, protoko soziala eta zerbitzua bere orokortasunean oinarri hartuta.
2-Bide-orria:
Diagnostikoa egiteko, ibilbide-orria azaltzeko eta ezarpenaren hobekuntza- eta jarraipen-ekintzak lehenesteko, aurrez-aurreko bisita bat aurreikusten da establezimendu bakoitzera.
Aholkularia: Luisa Lopez Telleria
Finantzazioa: Eusko Jaurlaritzako Turismo eta ostalaritza zuzendaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaritzari esker 100%eko finantzazioa duen programa.
Izen-emateko modua eta epea: Abuztuak 22a baino lehen garmendia@tolosaldea.eus emailera mezua bidali behar dute enpresa interesatuek ondorengo informazioarekin:
Jatetxearen izena:
Jatetxea kokatuta dagoen herria:
Harremanetarako pertsonaren izen-abizenak:
Harremanetarako telefonoa:
Plazak esleitzeko modua: Izen-emate ordenaren arabera esleituko dira programa honetan dauden plazak agortu arte.